Gorosarrin, bakeaz goza ezazu
Gorosarri landetxea xarma handia duen baserri zahar batean kokatua dago eta 6 apartamentu ditu, non familiarekin edobikotearekin egon zaitezkeen. Gure apartamentuak 2 edo 4 pertsonentzako dira.
Gainera, hauetako apartamentu bat mugikortasun murriztua duten edo gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzako egokitua dago.
Natura erdian esna zaitez
Hau da Euskadin lotara geratzeko leku egokia, izan ere, Gorosarri landetxeko apartamentu xarmangarri guztiak handiak baitira (30 eta 39 m2) eta sukaldea baitute (behar duzun guztiarekin).
Langilea edo enpresa batekoa izanez gero, iraupen luzeko egonaldi zerbitzua aprobetxa dezakezu..
Bestalde, inguru lasai eta magikoaz gozatzeko behar dituzun zerbitzu eta erosotasun guztiak eskaintzen dizkizugu. Zer edo zer falta dela ikusiz gero, esaiguzu. Zu laguntzen saiatuko gara.
Euskadiko landetxe xarmangarri honetako apartamentu guztiek honakoa dute:
- Bainugela osoa
- Sukaldea
- Wifi-a
- Berogailua
- Telebista