MAS SECCIONES

Turismo jasangarriaren aitzindari

Badakigu Euskadin turismoa egiten duzunenan, natura, paisaia eta ingurugiroa baloratzen duzula.

Hori dela eta, inguru paregabe bat eskaintzeko, turismo jasangarriko Europako ‘Ecolabel’ etiketa jaso dugu.

Iraunkor izateko zer egiten dugun jakin nahi al duzu?

Zugan pentsatuz, turismo jasangarriko landetxe honetan, honako neurriak jarri ditugu martxan:

 

  • Eraikina birgaitzean, zonaldeko estilo arkitektonikoa mantendu dugu eta antzinako baserriko elementuak berrerabili ditugu
  • Energia berriztagarriak erabiltzen ditugu
  • Nahitaezko ura erabiltzen dugu, ez gehiago
  • Errefuxa baztertzen dugu eta organikoak berrerabili egiten ditugu
  • Gure nekazaritza ekologikoa da, kimiko eta pestizida gabeak. Honela, tomateek tomate zaporea dute.
  • Euskadiko landetxe honetan, bertako elikagaiak eta ekoizlee txikien produktuak eskaintzen dizkizugu

 

Gainera, 2015eko Mundu Mailako Turismo jasangarriko Gailurrean, honako hauek hitzeman ditugu:

 

  • Gure kudeaketan iraunkortasuna integratzea
  • Bertako komunitatearen ongizatea bermatzea
  • Hondakin gutxiago sortzea
  • Ur gutxiago kontsumitu eta hau ez kutsatzea
  • Prozedura ekologiko eraginkorrak erabitzea
  • Energia berriztagarriak bultzatzea
  • Modu arduratsu batean bidaiatzeaz informatzea

Instagram